Sony-k bere mugikorrak liberatzera bultzatu gura ditu erabiltzaileak

Jon Berezibar 2014ko uzt. 16a, 16:09

Bere markako mugikorrak libertazeko prozesua erraztu eta bitarteko gehiago jarri ditu eskura Sony etxeak. Aurretik ere bazegoen hori Internetez egitea baina orain telefono berrienak ere batu dituzte zerrendara. Bootloader delakoaren erabilera sustatu gura dute ateak irekiz berrikuntzei.

Bultzada berria eman dio Sony-k etxeko telefonoak liberatzeko ekimenari. Helburu horrekin beren-beregi abiatu zuten webgunea birdiseinatu dute. Orain, urratsak erraztu eta etxeko modelo berrienak ere gehitu dituzte zerrendara.

Esan moduan, prozesua sinpletu dute eta soilik beharko da e-posta helbide bat eta mugikorraren IMEI kodea. Garatzaileentzako da bereziki interesgarria aukera, mugikorraren barne funtzionamendurako sarbide osoa irekitzen baitzaie. Aldi berean, hirugarrenen eskutik eta haiei esker bada ere, berrikuntzarako bide interesgarria izan daiteke Sony-rentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak