Irudien arabera, Windows 9-arekin 'Hasiera' botoia itzuliko da

Jon Berezibar 2014ko uzt. 15a, 11:57
Azaleratutako irudietako bat.

Udazkenerako merkaturatzeko gertu beharko luke Windows-en sistema eragilearen bertsio berriak, bederatzigarrenak. Interneteko foroetan zenbait pantaila-irudi azaleratu dira eta deigarrienen artean Hasiera botoiaren itzulera erakusten dutenak daude.

Windows 8-arekin alderatuta, bertsio berria aldaketekin etorriko dela ematen du, zabaldutako irudien arabera. Egungo diseinura egokitutako hasierako menu berria ikusten da pantaila-irudietan eta Windows Modern erabiltzaile-interfazearen aplikazioak, adibidez, pantaila osora beharrean, leihoetan erakusten ditu. Hain zuzen, Modern-en nahitaezko erabilera esklusibo hori izan da erabiltzaile asko sistemaren azken bertsioarekiko deseroso sentiarazi dituena.

Windows 8-arekin tabletetara eroan zuten sistema eragilea eta hortik etorri ziren aldaketa oso nabarmenak. Egokitze ahalmen horretan galdu barik baina moldaketa berriak aurkeztuko ditu, itxura denez, udazkenean zabaltzeko den bertsio berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak