Webgunean eman du horren berri Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak.
Enpresarean azokak honako helburuak ditu: euskaraz lan egiten duten edo-eta zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaini nahi dituzten organizazioen elkargunea izatea, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen eta profesionalen artean elkarlana sustatzea, negozio-aukerak handitzea, proiektu enpresarial berriak sustatzea, salmentarako gune bat eskaintzea eta baliabideak, esperientziak zein jakintza partekatzea.
Datozen asteetan, programaren inguruko xehetasun gehiago emango dute antolatzaileek eta irailean zabalduko da azokan parte hartzeko izenemate epea.
Lehenengo azoka 2012ko urrian egin zuten. 100 bat enpresetako 200 ordezkari elkartu ziren, eta streaming bidez 1.500 lagunek jarraitu zuten jardunaldia. Horregatik, proiektuarekin aurrera jarraitu eta sarean indarra ematea erabaki zuten, webgunea sortuz.
Hori osatzeko, maiatzean Lansarean.org aurkeztu zuen elkarteak.