Lansarean.org, enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko erreminta

Miren Mujika 2014ko mai. 27a, 17:32

Gaur aurkeztu da Lansarean proiektua Bilbon. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak arlo soziekonomikoaren euskalduntzean eragitea du helburu eta Enpresarean proiektuaren bitartez urrats esanguratsuak egin ditu. Lansarean.org helburu horretan bidea egiteko tresna berria da, eta erabilerraztasuna eta erabiltzeko azkartasuna bilatu dira hau garatzerako orduan.

Lansarean.org-en enpresek beren lan-eskaintzak jarri ahal izango dituzte. Aurkezpenean izan dira Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria eta Javi Asurmendi, Bitarlan enpresako kidea.

Lansarean.org lan‐atari bat da, enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko duena. Alde batetik, enpresek euren lan-eskaintzen berri zabaldu ahal izango dute. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan‐eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak orain dela aste gutxi batzuk jarri zuen martxan LANSAREAN. Erreminta berri honek Bai Euskarari eta Enpresarean proiektuak indartuko ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremana sustatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak