Enpresentzako lainoa 2 terabyteraino handitu du Google-ek, doan

Jon Berezibar 2014ko uzt. 10a, 08:58

Lainoko biltegi zerbitzuetan urte hasieratik beherapenak eskaini eta gero, zerbitzua doako bilakatu du Google-ek eta Panzura zerbitzu-emailearen bitartez 2 terabyte-eko tokia eskaintzen hasi dira. Enpresen datu eta fitxategiak lainoratzeko saiakera berria da.

Enpresei zerbitzuak eskaintzeko saiakeran sakontzen jarraitzen du Google-ek eta berriki enpresa eta erakundeentzako lainoko biltegi ahalmena handitu du, doako bertsioan.  Aurrerantzean 2 terabyteko biltegiratzeko espazioa eskainiko du doan Google-ek enpresentzat.

Handien arteko lehia

Google Cloud Platform lainoko zerbitzuak urtarriletik darama beherapenak eskaintzen eta urte hasieran bezeroei biltegiratze zerbitzuetan %68ko beherapena eskaini zieten. Hain zuzen, prezio lehia handia dago Google, Amazon eta Microsoften artean enpresei lainoko zerbitzuak eskaintzerako orduan. Analistek, ostera, uste dute etorkizunean lainoan datuak gordetzeagatik bakarrik, kobratu ere ez dela egingo baina epe ertain baten izango omen dela hori, ez orain berehala. Oraingoz, handiki guztiak enpresak mota honetako zerbitzuetara gerturatu eta mesfidantza uxatzen saiatzen dabiltza. Zerbiztu eta software estra eskainiko dute ziurrenik gerora, errentagarritasunaren bila.

Google-en eskaintza berriaren kasua, zerbitzu-emailea Panzura enpresa da, haren bazkide dena. Kasu honetan lainoko datuen sarbidea doakoa izango da baldin eta enpresak kokapen bakarretik behar badu zerbitzarietara sarbidea. Kokapen bat baino gehiago behar izatekotan, zerbitzuarengatik ordaindu egin beharko dute enpresek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak