Windows 7-ren laguntza teknikoa etengo dute 2015an

Jon Berezibar 2014ko uzt. 9a, 17:32

Windows-en blog ofizialetik jakinarazi da Windows sistema eragilearen zazpigarren bertsioari laguntza tekniko zerbitzua etengo diotela datorren urtean, joan den apirilean Windows XP-arekin egin zuten bezala.

Microsoftek Windows sistema eragilearen belaunaldi ezberdinen laguntza teknikoko zerbitzuari eutsi izan dio urte askoan. Instalatuta duten erabiltzaileek doan jaso izan dituzte hobekuntza eta segurtasun adabakiak periodikoki. Azken urteetan iraungitze data moduko bat ezarri die bertsio zaharrei – sarri erabilienak ere badirenak – eta hobekuntza eguneratzeak eten egiten dituzte.

Orain, txanda Windows 7 eta Office 2010 aplikazio sortari iritsi zaie. Data zehatza 2015eko urtarrilaren 13a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak