'Robot albistegileak' erabiliko ditu Associated Press agentziak informazio enpresarialerako

Jon Berezibar 2014ko uzt. 3a, 17:07

Kazetarien lana errobotizatuko du Associated Press albiste agentziak. Enpresa emaitzei buruzko albiste sortak automatikoki argitaratuko dituzte enpresa-analitika konpainia baten datuak gurutzatuta. Hiru hilabetean 4.400 albiste automatiko aterako dituztela diote arduradunek eta, horrela, kazetariei iturri eta istorioetan sakontzeko denbora gehiago emango dietela diote.

Roboten bidez kazetarien lanaren zati bat automatizatu gura du Associated Press albiste agentziak. Zehazki enpresa handien hiruhileko emaitzen albiste piezak era automatikoan ekoitz daitezen gura dute. Diotenez, honekin kazetariei lan astun bat kendu eta iturriak landu eta ikerketan sakontzeko astia eman gura diete. Era berean, modu automatikoan enpresa emaitzei buruzko albisteen bolumena hamar aldiz biderkatuko dutela azaldu dute AP-ko arduradunek.

Teknologia Automated Insights enpresak sortu du eta Zack Investment Research inbertsioetara eta analitikara dedikatzen den enpresaren datuak gurutzatzen ditu 150 eta 300 berba bitarteko albiste laburrak idazteko. Eskuz kazetariek hiruhileko baten 300 albiste idazteko gauza badira, robot albistegile automatikoak 4.400 berri idazten ditu.  Zack agentziak ditu enpresen irabazi eta garapenari buruzko datuak eta sistema gai dela diote interpretazio automatikoa egin eta joerak atzemateko. Datuekin algoritmoak erabilita segundo gutxitan albisteak sortzen ditu sistemak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak