'Google tasa' lehenbailehen onarrarazi gura du Espainiako Gobernuak

Jon Berezibar 2014ko uzt. 3a, 10:24

Albiste batzaileetan hedabideetako edukiak agertzeagatik konpentsazio tasa ezarri gura du Espainiako Gobernuak, zergapekoen kontura. Prozesua azkartu eta Kongresuan eztabaidatu barik, uztailean bertan tramitatzea gura dute argitaletxeak, enpresak eta Interneteko erabiltzaileen elkarteak aurka dauden arren.

Uztailean, presaz eta ez-ohiko bidetik, bultzatu gura du Google tasa delakoa Espainiko Gobernuak, Jabetza Intelektualaren Legearen zati baten moldaketaren barne. Uztailean izatea gura dute eta Diputatuen Kongresuan prozesua behartu gura dute hile amaierarako Senatura bidal dezaten tramitazioatekin uda ostean bukatzeko. Labur azalduta, Google tasa-k konpentsazio ekonomikoak planteatzen ditu editore eta argitaletxeentzat haien edukiak albiste batzaileetan erakusteagatik; zerga bidez ordaindua. Espainiako Ministroen Kontseiluak otsailean onartu eta Kongresuan apirilean eztabaidatu zen. Orain legearen onarpena aurreratu eta, uztailean plenorik ez dagoenez, Kultura Batzordearen deialdi berezi baten bitartez onarrarazi gura du Gobernuak, bozketarik egiteke.

Interneten babes eta sustapenerako elkarteek jada ohartarazi dute prozesuaren "ezkutukeria", Espainiako Internauten Elkartearen adierazpenetan, eta interes ekonomiko zehatzei erantzuten dien aldaketa izango dela salatu dute, legealdia amaitu baino lehen guztia "itxita" gera dadin. AEDE, Espainiako Egunkari Argitaratzaileen Elkartea da moldaketa honen babesle nagusia eta aurka dauzka bestelako argitaletxeak, enpresa asko eta erabiltzaile elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak