Biharko hitzaldiari dagokionez, 19:00etan egin dute hitzordua, Gatzagako Labidea gunean.
Eta zapatuko hitzorduei dagokionez, berriz, honako hauxe da Bizimartxak egingo duen ibilbidea: Soraluzeko Udaletxetik 10:30ean atera, eta Gazteizko bidean Bergaratik pasa eta Arrasaten egingo du geldiunea bazkaltzeko (13:00-15:00).
Parte hartzeko gonbitea
Ostean Aretxabaleta eta Eskoriatza gurutzatuko ditu. Eta indarren arabera Gatzagatik edo Arlabandik gora segiko du Gasteizerako bidea. "Nahi duenak bidean batu daiteke martxara. Debagoiendarrak animatzen ditugu parte hartzera", adierazi dute martxaren bultzatzaileek.
Harremanetarako bi bide helarazi dituzte horretarako: 637 93 66 69 telefono zenbakia edo posta elektronikoa: frackingezdebagoiena@gmail.com. Argazkian ikus daiteke Aramaiotik Arrasatera iritsi zireneko unea.
Bestalde, datorren asterako Antzuolan egin dute hitzordua. Beste hitzaldi bat antolatu dute martitzenerako (uztailaren 8a), Olaran kultura etxean, 19:00etan.