Europar Batasuneko estatuen arteko dei eta datuak merkeagoak dira gaurtik

Jon Berezibar 2014ko uztailaren 1a

Roaming delakoaren prezioa merketu eta Interneteko nabigazio prezioa %50 jaitsi da Batasunak ezarritako legdi berriaren arabera. Helburua orain datu-ibiltaritza osoa desagertzea da, telekomunikazioen merkatua ere bat eta bakarra izan dadin Batasun osoan.

Europako merkatu batasunari urteetan zehar izkin egin eta gero, telefoniaren merkatuan erregulazioa areagotzen hasi da Batasuna merkatu bakarreko irizpideei, azkenean, men eginez. Hala, uztailean sartu dira indarrean telefonia mugikorreko tarifen muga berriak. Datuen deskargan iaz baino %55 merkeagoak izan beharko dira tarifak estaturik estatu– megabyteko 20 eta 45 zentimoren artean – eta deiei dagokienez %21ekoa izango da beherapena – BEZ barik 19 zentimo minutuko deia egitea eta 5-7 zentimo artean jasotzea–.

Telekomunikazio Batzordeko buru den Neelie Kroes diputatuak azaldu duenez, legediaren ezarpenaren lehen urratsa besterik ez da gaurtik indarrean dagoen hau eta helburua dela ibiltaritza kostuak erabateko desagerpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak