Google Europako agindua betetzen hasi bada ere, oso geldoa da prozesua; eskaerak banan-banan aztertzen baitabil bilaketen handikia. Ezabatze eskaera onartu izanez gero, emaitzaren lekuan ohar bat agertzen da, jakinaraziz balitekeela zenbait esteka legeari men eginez ezabatuak izan direla, copyright hauste kasuetan gertatzen den moduan.