Android lehen lerroan
Android L-rekin sistema eragilearen erabateko eraldaketa iragarri dute. Diseinua garbitu, sinpletasunera jo eta menuen errotiko aldaketa dakar itxura berriak. Kudeaketa ezaugarriei dagokienez, bateriaren iraupena luzatzeko hobekuntzak dakartza sistema eragilearen bertsio berriak eta RAM memoriaren ere eragingo du. Bertsio berria, gainera, 64 biteko telefonoek ere erabili ahalko dute.
Autorako sistema osoa
Nobedade berriekin bete-betean sartu da Google autoetarako sistema inteligenteen alorrean. Android AUTO sistema aurkeztuta, Android darabilten gailu eta sistema guztiak elkarren artean lotu eta planteamendu integrala proposatzen dute Google-koek. Autoetan Google Maps integratuta doa eta baita Google Now asistente digitala. Autorako soluzio integrala aurkeztu duen lehen konpainia izan da oraindik sakon ukitzeko dagoen alorrean. Aplikazio eta zerbitzu bateragarrien zerrenda luzea ere aurkeztu zuten garatzaileen batzarrean.
Telebista berria
Telebistaren berpizkunde digitalean behin eta berriz saiatu dira konpainiak eta orain Google-en eraso berria dator. Android TV dauka izena telebistetarako sistemak eta mugikorretarako sitema eragilearen moldaketa da. Eduki eta jokoak Google Play-ra konektatu eta smartphone-aren bitartez, telebista bera eta edukiak kontrolatzeko aukera dauka.
Nobedade ugari aurkeztu ditzte Google I/O-n eta weareable-etan ere (erlojuak, jantziak, kuantifikazio gailuak...) eskaintza zabala da. Argi utzi dute Google-ekoek lehenak izan gura dutela orain.