Domeinuak gaur aktibatu dira eta egunean zehar hasiko dira ikusgarri egoten; guztia, biharko aurkezpen ekitaldirako prest egoteko.
Irailean, eskaera berriak
Lehen 92 webguneen domeinu izendapen berrien aktibazioarekin. .eus domeinu izendapenaren zabalkundearen lehen faseari helduko zaio. Abenduaren 3an Fundazioak ezarritako baldintzen barruan dauden edozein webgunek hartu ahalko du .eus domeinua. Irail aldean hasiko da PuntuEus Fundazioa eskaerak jasotzen eta epe bat egongo da horretarako. Fase hori eta gero, guztiz irekiak izango dira eskaerak.