'Emoji' berriak argitaratu ditu Unicode-k, hatz luzea erakusten duen bat barne

Jon Berezibar 2014ko eka. 26a, 11:14

'Emoji' berriak.

Dauzkagunekin nahikoa ez eta aurten 240 Emoji ala txatetarako ikono berri egongo dira erabiltzeko moduan. Berrien artean egongo dira hatz luzea erakusten duen ikono bat, espioi bat ala agur vulcaniarra, besteak beste. Fabrikatzaileek erabaki beharko dute orain, sistemetan sartu ala ez.

Whatsapp eta antzeko mezularitza eta txatetan erabiltzen diren iruditxo adierazkorrak dira Emoji-ak. Unicode Consortium delako batzordeak kudeatzen du ikonoen argitalpena eta banaketa eta horren ostean, enpresen baimenarekin, iOS ala Androiden teklatuetan jartzen dira eskuragarri. Hala erabakitzen badute, laster 250 emoji berri erabili ahalko dira. Gehikuntza honekin batera 2.843 sinbolo ere onartu dituzte (teklatu bidez, idatziz sartzen direnak).

Berrietatik zeresana piztu du hatz luzea erakusten duen emoji-ak. Azkenean, baimendu egin dute. Hala ere, orain iruditxo hain esplizitu hori euren sistemetan sartu ala ez, Apple moduko enpresa estuen esku geratuko da. Termometro bat, golf jokalari bat ala lebitatzen aurkitzen den gizonezko bat ere egongo dira ikonotxo berrien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak