Garai baten amaiera: bilatzaile bidezko bisitek behera jarraitzen dute

Jon Berezibar 2014ko eka. 25a, 17:16

Beherako bide geldoan baina bilaketak, geroago eta gutxiago egiten dira Interneten eta joera honek sarearen historian mugarri izan den garaiari amaiera jar liezaioke. Shareaholic webguneak kaleratu berri duenez, bilatzailerik ezagunenetan egindako bilaketek behera egin dute, sare sozialetatik zuzenean sartutako bisiten mesedetan.

Urterik urte, behera egin dute Google, Yahoo, Bing eta Ask.com bilatzaileetan egindako bilaketek. Google-en gainontzeko bilatzaile guztietan egindako kontsultak batuta halako 17 bider gehiago egiten dira bilaketak baina guztietan behera egin du kopuruan modu nabarmen baten. Honek esan gura du, bilatzaileko emaitza baten bitartez webgune batera egindako bisita kopuruak behera egin duela.

Goraldian, orain, sare sozialen bidez iritsitako bisitak daude. Hala, aipatu ikerketa erakusten du joera orain sare sozialetako profilak jarraitu eta horietan gomendatu ala bideratutako edukietara egiten duela erabiltzaileak, partekatutako esteketara jotzen dela, alegia. Sare sozialetan Facebook-eko erabiltzaileak dira esteketan gehien klikatzen dutenak eta gutxien Google+-ekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak