Google domeinuak saltzen hasi da

Jon Berezibar 2014ko eka. 24a, 17:25

Google Domains-en bitartez salduko ditu domeinuak Google-ek. Hala, .com, .net ala .org izendapenekin domeinuak saldu eta kudeatzen hasiko da handikia eta erabiltzaileei ere euren domeinuak saltzen lagako die. Gonbidapen bidezko beta batekin hasi dira. Hosting-ik ez dute eskainiko, ordea.

Sarearen duen zabalkundea are handiagoa egingo du Google-k bere egitasmo berriarekin. Domeinuen salmenta eta kudeaketaz arduratuko da bilaketen handikia eta bere produktu katalogoen barruan egino du. Domeinu izenak eskaini arren, hosting ala webguneak eta datuak euren zerbitzarietan kokatzeko espaziorik ez dute emango eta enpresa kolaboratzaile batzuen bitartez emango da aukera hori (oraingoz, Squarespace, Wix, Weebly eta Shopify daude barruan). Domeinuarekin batera, ordea, 100 posta-elektronikoko helbide eskainiko dituzte eta konpainiaren DNS-a erabiliko da.

Zerbitzua webgune propioa ez duten konpainia txikientzat bideratu gura dute Google-tik, aldi berean, zerbitzu osagarrien katalogo oso eskainita.

Oraingoz, publiko orokorrarentzat noiz abiatuko den ez dute jakinarazi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak