Argazkigintza ikastaroa Arantzazuko paisaiak oinarri hartuta

Ane Elordi 2014ko eka. 17a, 10:12
Natura eta argazkigintza lotzen dituen ikastaroa antolatu dute Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Parketxeak. Hiru larunbatetan egingo da, eta natura-argazkigintzako lehenengo zikloa osatzea du helburu. Gema Arrugaeta argazkilari adituak egingo ditu gidari lanak, eta udaberritik udara trantsizioan dauden paisaia-gune eraldatuetan oinarrituko da.

Aurreko bi urteetan, 2012 eta 2013an, Arantzazuko Parketxeak antolatutako argazkigintzari buruzko formazio ikastaroak harrera ona izan zuen. Hori dela eta formazio-ekintza berria prestatzea erabaki dute.

Aurtengo jardunaldiarekin, eta aurreko biak kontuan izanda, antolatzaileek lehendabiziko argazkilaritza formazio zikloa osatuko dute Arantzazun. Aurtengoa, beraz, hirugarren modulu aurreratua izango da, eta zaletasuna duten eta modalitatean garapena lortzeko jendeari zuzenduta dago. Batez ere, interesekoa da aurreko ikastaroetan parte hartu dutenentzat, alegia, hasiera-oinarrizkoa eta oinarrizkoa-aurreratua ikastaroak egin dituztenentzat.

Ikastaroa Gandiaga Topagunean izango da, ekainaren 28an egingo da lehendabiziko saioa, eta uztailaren 5ean eta 12an hurrengo biak. Izen ematea Arantzazuko Parketxearen bitartez egingo da: 943 782 894 telefono zenbakira deituta edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita. Gehienez hogei laguneko taldea sortuko da, eta gutxienez hamar pertsona izan beharko dira, horrela izan ezean, ikastaroa bertan behera gelditzeko aukera legote.

Gema Arrugate argazkilaria hizlari

Bartzelonan trebatutako argazkilari profesionalak egingo ditu ikastaroaren gidari lanak. Esperientzia zabala du munduko paisai, herrialde eta kulturen inguruko argazkigintzan. Munduan zehar ibilia da, eta hainbat lan argitaratu ditu: gizarte-gaiak ardatz dituen sei liburu argitaratu ditu, artean, Aizkorri-Artza, el espiritu de la montaña, hamahiru dokumental egin ditu eta 10 museo tematikoetan daude bere erakusketak eta Al filo de lo imposible telebista saioko argazkilaria ere izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak