Arartekoari jakinaraziko diote kooperatibek "50 milioi euroko zorrak" dituztela ekarpenengatik

Ubane Madera 2014ko eka. 17a, 08:56
Ordaindu eta Eskuratu elkarteetako ordezkariak Arartekoarekin elkartuko dira goizean (11:30ean). "1.060 kooperatibista kalteturen interesak defendatu eta ordezkatuko" dituzte haren aurrean, gogora ekarriz, "Fagor eta Edesa hartzekodunen lehiaketan sartzearen ondorioz, 50 milioi euro zorretan" dituztela eurekin kooperatibek.

"Arartekoari jakinaraziko diogu kaltetutako langile askorendako zelako drama soziala den euren aurrezkiak ezin berreskuratzea". Bi elkarteotako ordezkariek diote gaur egun Mondragon Korporazioa zuzentzen duten kudeatzaileek "entzungor" egiten diotela eskari "logiko" horri.

Ordaindu Fagor Etxetresna Elektrikoetako 730 bazkide ohik osatzen dute; eta Eskuratu, berriz, Basauriko Edesako 330 kooperatibistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak