Soraluze eta Bergara arteko bidegorria itxita egongo da astelehenean eta martitzenean

Miren Mujika 2014ko eka. 13a, 12:22
Soraluze eta Bergara arteko bidegorrian sastraka kentzeko eta garbitzeko lanak egin behar dira, eta ondorioz bidegorri hori itxi egingo da. Ekainaren 16an, 08:00etan itxiko dute eta 17an 18:00etan ireki.

Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erotzeko arriskua dagoenez, erabiltzaileentzat bidegorria erabat itxiko da datorren astelehenean, goizeko 8:00etan hasi (ekainak 16) eta astearteko 18:00ak arte (ekainak 17).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak