Biurtekoa argazkitan

Miren Arregi Amasorrain 2014ko eka. 5a, 10:55
Makina Erremintaren biurtekoaren garrantzia azpimarratu dute asteon bertan dauden Debagoieneko enpresetako ordezkariek. Astelehenean hasi eta etzi (zapatua) bukatuko da makina erreminta arloan Estatu mailako erakusleihorik garrantzitsuena den azoka; eta hain zuzen ere, eskualdeko enpresek euren bezero direnekin harremanak sendotzeko topaleku beharrezkotzat jo dute bi urtean behin egiten den azoka hori. Horrez gainera, etorkizunerako bideak zabaltzen edo errazten ere laguntzen duela berretsi dute enpresariek.

Guztira, 27 herrialdetako 1.314 enpresa erakusketa baino gehiago daude egunotan Bilbao Exhibition Centerren, azken edizioan baino %12 gehiago. Datu gehiago: 800 makina inguru eta 300 berritasun eta prestakuntza-hitzaldi dabiltza izaten.  

Debagoienetik ere ordezkaritza zabala joan da bertara: 10 enpresa. Danobat kooperatiba (Soraluze kooperatiba tarteko), Fagor Automation, Fagor Arrasate, Oerlikon Balzers (Antzuola), Sisteco (Elgeta), Sitalu S.L. (Bergara), Talleres Filber S.L. (Bergara), Teconología y sistemas para EDM S.L. (Bergara) eta Num CNC Highend Applications S.A. (Oñati).

Sektorearen pisu handia

Makina-erremintaren industriak paper erabakigarria dauka ekonomiako sektore produktibo garrantzitsuenetan. Hala, urteko topaketa industrial handienean dauden erakusketarien sektore bezeroen ratioek adierazten dute %44ak konponbideak eskaintzen dituztela makineria eta ekipo-ondasunen fabrikaziorako, %40 piezen mekanizazio eta transformaziorako, %39k automobilgintzarako, %25ek aeronautikaren sektorerako, %17k siderurgia, egiturak eta industria orokor astunerako, %10ek energiaren eta oil&gas esparrurako, %8k trenbideen sektorerako eta %4k erreminten fabrikaziorako.

Eta hori datuetan ere ikusten da; besteak beste, Makina Erremintaren biurtekoa nazioarteko zirkuitu zabalera ere iristen delako, horren erakusle da bertan parte hartzen duten enpresen %57 atzerritarrak direla. Herrialde batzuk aipatzearren, Alemania, Austria, Txina, Frantzia, Holanda, Suedia, Suitza eta Taiwango enpresek bat egin dute Barakaldoko erakustazokan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak