Borboia Arrasaten egon zenekoa

Eneko Azkarate 2014ko eka. 2a, 13:48
Juan Carlos Borbon, gaur egun itxita dagoen Fagor Etxetresnetako Garagartzako lantokian.
Abdikatu duela-eta, albiste da gaur Juan Carlos Borbon Espainiako Erregea. Baina laster hamar urte dira Espainiako Errege-Erreginak Debagoienean izan zirela. 2004ko abenduaren 9an izan zen, eguenez. Garaia Ikerkuntza gunea izango zenaren lehen harria jartzera etorri ziren. Horretaz gain, Fagor Etxetresnen Garagartzako lantegi berriaren inaugurazio ekitaldira ere bai, MCCk gonbidatuta.

Eztabaida eta kontrakotasun handiak sortu zituen orduan Borboien bisitak. Mondragon Taldeak, Fagor Etxetresnei bultzada emateko eta Espainiako merkatuan hobeto kokatzeko bultzada moduan planteatu zuen Espainiako Estatu buruaren bisita.

Euskal agintariek (Juan Jose Ibarretxe zen orduan lehendakaria) eta MCCko buruek (Jesus Catania zen korporazioko presidentea eta Pablo Mongelos Fagor Etxetresnen zuzendari nagusia) egin zioten harrera. Arrasateko alkatea Inazio Lakuntza zen. Kalean, Arrasaten, manifestazioak egin zituzten.

2.000 ikerlari

Garaian, abian jarri eta 12 urtera 2.000 ikerlari ariko zirela kontatu zuen Goienkaria-k orduan, MCCko iturrien ahotik. Fagorreko buruek, bestalde, oso garrantzitsutzat jo zuten Espainiako Errege-Erreginen bisita, Fagorren produktuak Espainiako merkatuan sendotzeko. Beste sasoi bat zen. Ekonomia hazkunde etengabean zen. Nekez aurreikusi zitekeen orduan, 2008tik aurrera etorri zen eta egun bizi dugun krisi latza; ezta Fagor Etxetresnen bukaera ere...

Goiena.net-en egin zitzaion jarraipeneko albiste batzuk hemen:

Eta Goienkaria-k hurrengo egunean albistea zela jaso zuen ikus dezakezue jarrraian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak