Espainiako Errege-Erreginen bisitan neurri zorrotzak

Goiena 2004ko abe. 9a, 13:15
MCCk gonbidatuta, gaur datoz Arrasatera Espainiako Errege-Erreginak. Eurekin batera, Juan Jose Ibarretxe ere izango da. 12:00etan da hitzordua. 60 kazetari inguru akreditatu dira ekitaldiari jarraipena emateko. Segurtasun neurri zorrotzak jarri dituzte. Garaia Berrikuntza Guneko lehenengo harria jartzera gonbidatu ditu MCCk.

Segurtasun neurri handiak

Segurtasun neurri handiak

Segurtasun neurri zorrotzak jarri dituzte. Ertzain eta Guardia Zibil asko dago inguruetan.

Udaltzaingoa trafikoa bideratzen ari da. Udala plazatik (Eskola Politekniko ondoan) itxita dago errepidea Gesalibar ingururaino. Beraz, Aramaiora joateko, Aretxabaletatik pasatu beharra dago.

Ikerketa Zentroa: Garaia

Garaia guneko lehenengo harria jarri eta Fagor Etxetresna Elektrikoen ontzi garbigailuen planta inauguratuko dute Espainiako Errege-Erreginek. Garaiako bazkideak dira MCC, Eusko Jaurlaritza, SPRI eta Arrasateko Udala. Presidentea José Ignacio Polo da.

Euskal Herriko Ikerketa Zentro handiena izango da: 440.000 metro kuadro inguru izango ditu. MCC-ren asmoen arabera 2.000 ikerlarik jardungo dute bertan.

Kazetari asko

Espainiako Errege-Erreginen bisitaldia dela-eta, 60 kazetari inguru batu dira Arrasaten albistearen berri emateko. Sasoi batean Trefasaren aparkaleku izandakoan 300 lagunendako karpa jarri dute.

Erreakzioak eta mobilizazioak

Etorrerak hautsak harrotu ditu Debagoienean. Esaterako, ostiralean, hilak 3, Mondragon Unibertsitateko ikasle eta irakasle taldeko kide batzuek "gonbita bertan behera gera dadila" eskatu zuten, eta salatu zuten, 1.000 ikaslek eta 50 irakaslek sinatutako adierazpenaren bitartez, erregea gonbidatzea "mugimendu kooperatiboaren oinarrizko printzipioen aurka" datorrela eta "mobilizazioei adi egoteko".

MUko ikasle eta irakasle taldeak egindako mobilizazio deiez gainera, LAB sindikatuak ere manifestazioa egingo duela iragarri du: gaur, hilak 9, Arrasateko udaletxetik 12:30ean eta 19:00etan. Horrez gainera, "Arrasateko langile bakoitzak bi orduko lanuztea" egin dezala eskatu du sindikatuak "12:00ak eta 16:00ak artean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak