Munduko sei hezkuntza erakunde Mondragon Educacion Internacionalen esku

Ane Elordi 2014ko mai. 27a, 13:35

Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Korporazioa eta Alecop lan-kooperatiba aritu dira elkarlanean proiektu berriari ekiteko; xedea dute mundu mailan goi-mailako hezkuntza erakundeak sustatu eta kudeatzea. Horretarako, erakunde berriak sortu, abian direnetan parte hartu edota erosteko prest daude. Egun, Mondragon Educacion Internacional (MEI) hiru herrialdetan dago kokatuta, Kolonbian, Mexikon eta Saudi Arabian.

MEI sozietatea 2099 urtean sortu zen; lau urte gerago, hiru herrialdetan jardutea lortu du eta goi mailako sei hezkuntza erakunde kudeatzen ditu, bi unibertsitate eta lanbide-heziketako lau ikastetxe: Kolonbian bat, Mexikon beste bat eta Saudi Arabian lau. Egun, 900 pertsonak dihardute MEI proiektuan. Antolatzaileen esanetan, proiektu aberatsa da; izan ere, hezkuntzaren eta bizitako esperientzien sozializazioa, ezagutza nazioarteratzea eta globalizazioa baimentzen ditu.

Mondragon Unibertsitateak partaidetza zuzena du metodologien diseinuan eta kudeaketan. Mondragon taldeek urtean zehar jasotako bisitariek erakundeen ezaugarriak balioztatzen dituzte, besteak beste, gizarte ekonomiaren kontzeptua, enpresa era unibertsitatearen arteko harremana, hezkuntza eredua eta laneratze ratioak. Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateko espiritu eta eredua beste herrialdeetan zabaldu nahi da, baina nork bere izaera baztertu gabe.

Sozietatearen bitartez, Mondragon eta Euskadi markak zabaldu nahi dira munduan zehar. Gainera, gizartearekiko konpromisoa gauzatu nahi dute, herrialde hartzaileen goi mailako hezkuntza sistemak indartuz; baita administrazioekin lankidetzak landuz. Halaber, Mondragon Educacion Internacional-ek  zabalkunde prozesurako dauden aukerak aztertzen jarraitzen du, eta beste herrialde batzuetara hedatzeko aukera esku artean dauka, adibidez, Txile, Peru edo Ekuador.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak