Mezuen konfirmazioa
"Whatsapp bidez idazten ari natzaizu, esaidazu ea mezuak iristen zaizkizun" dioen antzerako mezua barra-barra zabaldu da. 25565 zenbakitik igortzen da eta ordainpeko SMS Premium zerbitzu batera harpidetzen du hartzailea erantzunez gero eta zuzenean kobratzen hasi.
Segurtasun akatsa
Androiderako bertsioan egondako hutsune batek agerian utzi zuen sistemak mugikorraren SD txartelean gordetzen zituela elkarrizketak. Txartel hori sarbide errazekoa da sarkinentzat. Kokapena partekatzerakoan ere sartzeko erraza den "zulo" bat zabaltzen da sisteman, dakienarentzat erabiltzailearen datuak bistan utziz. Facebookek erosi izana ere zalantza asko sortu ditu erabiltzaile eta adituen artean batez ere sare sozialak pribatutasun neurriekin duen lausotasuna haintzat hartzen bada. Esames ugari zabaldu dira eta oraingoz aplikazioak aldaketa agerikorik ez du izan baina susmatienak atezuan daude eta ez dira fio. Honekin lotuta, itxuraz Zuckerbergek berak Facebooken izenean bidalitako mezua ere zabaldu da azkenaldian Whatsappen. Ohar batekin, kontaktu guztiekin partekatzeko eskatuaz, kontua berriz ere aktibatzeko eskatzen zen. Irruzurra zen, noski.