"Pobreziaren gorakadari aurre egiteko" 28 milioi eurotik gora bideratuko ditu Aldundiak

Jon Berezibar 2014ko mai. 26a, 14:49

Pobreziari buruzko ponentzia dabil egiten Aldundia eta kontestu horretan aurkeztu du gizarte bazterketari aurre egiteko erabiliko duten diru kopurua. Zerbitzu berriak abiarazi, zuzeneko arreta hobetu eta laguntza ekonomikoa handituko dute. Kopuruak eman dituzte, dirua zertarako erabiltzen den azaltzeko.

Gizarte Politikako diputatu Ander Rodriguezek, Gizarteratzeko zuzendari Euken Barreñak eta Plangintzako eta Inbertsioetako zuzendari Maria del Ríok datuak azaldu dituzte gaur laguntzak Batzar Nagusietan egin duten agerraldian. Rodriguezek azpimarratu du "oso garrantzitsua" dela "Aldundia egiten ari den ahalegin ekonomikoa pobreziaren gorakadari aurre egiteko". Zerbitzu berriak abiarazi, zuzeneko arreta hobetu eta laguntza ekonomikoa handituko dute.

Agerraldian, datu andana eman dute Aldundiko ordezkariek azalpenak osatzeko. Hala, azken hiru ekitaldietan alor horri egokitu zaion aurrekontua %44 igo da, 19.760.900 eurotik aurtengo 28.500.000 eurora, hain zuzen. "Tresna bereziak eta programa berriak sortu, gizarte zerbitzuetan plaza berriak zabaldu eta Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza eman" ahal izan dutela diote. Aipatutako azken laguntza hori, gainera, Eusko Jaurlaritzak diru sarrerak bermatzeko errentan egindako murrizpenei aurre egiteko sortu duten prestazio ekonomikoa dela nabarmendu dute. Iaz 1.360 pertsonari eskuratu zitzaiela azaldu du Rodriguezek.

Aurrekontuarekin handitzearekin, beste hainbat ekimen egin dituztela ere azaldu dute agerraldian: Pobreziari buruzko Gipuzkoako II. inkesta eginda, laguntza espezializatuen zerbitzua indartu da – 174 pertsona artatzen dituela zehaztu dute –, familian esku hartzeko programari eutsi zaio – bazterketan diren 91 familia artatuz eta beste zenbait programa ere jarri dira martxan, ordezkarien ahotan.

Kopuruekin jarraitu eta azalpenetan sakonduz, arduradunek agertu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur egun 432 plaza dituela egoitzetan eta 154 eguneko zentroetan.  Sare horretan iaz 1.159 kasu artatu zituztela esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak