Pinudia zen Kurtzetxiki duela gutxira arte, eta egun larre horietan abereak egongo dira. Hamar hektareako lursaila da, eta Arrasateko Udalak ingurua egokitzeko lanak egin ditu: sareko ura bideratu du eta lurra ongarritu du, kalitatezko bazka izan dezaten.
Baserritarrek ondo erantzun diote ekimenari, eta hazi dira euren animaliak Kurtzetxikira eramaten. Zapatuan, maiatzaren 17an, eraman zituzten lehen aldiz abereak larreetara. Hamar laguneko taldea aritu zen animalien gidari lanetan. Goizeko 8:15etan abiatu ziren Aretxabaletatik baserritarrak behor taldearekin. Bide zaharretik Bedoñara joan ziren eta bertatik Kurtzetxikira; bertan elkartu ziren behiekin zetorren taldearekin, batzuk oinez heldu ziren eta beste batzuk gurdian. Bazka baldin badute abereak bertan egongo dira irailera arte.
Udazkenean 150 abere egongo dira bertan. Ekimena garrantzitsua da; izan ere, urte sasoi batean abereak gizentzea bermatua egongo da.