Ehunka aditu bilduko ditu Lege-Soziologiakoaren kongresuak

Ane Elordi 2014ko mai. 19a, 11:00
Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundearen 25. urteurrena dela eta, maiatzaren 21etik 23ra kongresua egingo dute. Egitasmoak 200 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu, mundu mailan lege-soziologia arloan ezagunak direnak.

Maiatzaren 21ean, goizeko 9:00etan, egingo da kongresuaren irekiera saioa, eta agintari akademiko eta politikoak izango dira bertan, artean, Iñigo Urkullu lehendakaria. Oñatiko unibertsitate zaharreko atarian izango da irekiera ekitaldia, eta jarraian, inaugurazio saioa Aula Magnan egingo da; Iñigo Urkullurekin batera, Josu Erkoreka Justizia kontseilaria, Iñigo Lamarka Arartekoa, Nekane Balluerka Graduondo eta Nazioarteko Harremanetako errektore ordea, Mikel Biain Oñatiko alkatea, Bakartxo Tejeria Gasteizko Parlamentuko burua eta Adam Czarnota Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundearen presidentea.

Oñatin egingo da kongresua, eta Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundearen egoitza izango da erdigunea, baina herriko beste toki batzuetan ere ekintzak egingo dira, esaterako, Udalean, Kultur etxean eta erretiratuen etxean.

Egitasmoan parte hartuko dutenek sei saioen artean aukeratu ahal izango dute. Lege-Soziologiakoaren arloan esanguratsuak diren gaiak jorratuko dira, besteak beste, justiziara sarbidea, hezkuntza juridikoa, genero ikasketak, desberdintasun sozialak eta justizia erakundeak eta gazte delinkuentzia. Kongresuaren helburua da erakundeak nazioartean, herri zein eskualde mailan dituen ezaugarri komunak bateratzea. Hori dela eta, lege-soziologiakoaren inguruan eztabaidatuko da, eta etorkizunari egingo dioten begiratuak garrantzia berezia izango du. Itxiera ekitaldia ostiralean izango da, maiatzaren 23an, 17:15ean, Aula Magnan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak