Fagor Industrialek hornitzen ditu munduko jatetxe onenetako hiru

Ane Elordi 2014ko mai. 14a, 07:00
Restaurant aldizkariak munduko 50 jatetxe onenak biltzen dituen zerrenda aurkeztu zuen apirilaren 28an, Londresko Guildhall eraikinean. Horien artean daude Mugaritz, Arzak eta Berasategui euskal jatetxeak, eta Fagor Industrialek hornitu ditu hirurak.

Fagor Industrialeko marketin-zuzendari Peio Bengoetxeak esan du jatetxeen zerrenda horrek "bikain" adierazten duela hornitzen dituzten lokalekin partekatzen duten eskakizun profesionalaren maila zenbatekoa den. Izan ere, Mugaritz, Arzak eta Berasategui jatetxeek punta puntako teknologiadun gailuak dituzte, eta haien beharretara egokitutako ekipamendu sofistikatua sortu du Fagor Industrialek.

Mugaritz

Mugaritz kokatzen da zerrendaren seigarren postuan. Jatetxe horrek  2010ean sute bat jasan zuen, eta, ondorioz, sukaldea eraberritu egin behar izan zuten. Hori dela eta, Fagor Industrialek zerotik hasita hornitu zuen sukaldea: neurrira egindako Symphony sukaldea, garbiketa gunea eta sukaldeko tresnak garbitzeko harraska.

Arzak

Arzak jatetxea zortzigarren postuan dago. 2004ko abenduan sukaldea birmoldatu zuten, eta Fagor Industrial arduratu zen lan hori egiteaz. Juan Mari Arzaken behar zehatzetara egindako sukaldea sortu zuten; sukaldatzeko gune handiak eta elikagaiak puntu puntuan mantentzeko makineria ipini zituzten.

Berasategui

Berasategui zerrendaren 35. postuan dago, eta 2010etik jaso ditu Fagor Industrialen zerbitzuak. Berasateguiren kasuan, jakien xehetasunak zaintzeko asmoarekin, makineria txikiarekin osatu zuten instalazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak