Gipuzkoak du autonomo tasa handiena: langileen %25

Leire Kortabarria 2014ko mai. 8a, 11:40

Langileen laurdenak autonomoak dira Gipuzkoan, eta hori da Euskal Herriko lurraldeetako proportziorik handiena. Aurtengo martxoko datuak dira, Eustat erakundeak eta Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzak emanak eta Gaindegiak landuak. Euskal Herrian, iaz baino 1.155 autonomo gehiago dago aurten; denetara, 253.044.

2008 urtetik hona, ordea, Hegoaldean 20.000 langile autonomo baino gehiago galdu da krisiaren eraginez. Iparraldean, aldiz, igoera nabarmena gertatu da, Frantziako Gobernuak autonomoak sustatzeko politikak eroan dituelako aurrera. Hala ere, Iparraldeak du Euskal Herriko autonomo gutxien bere langile populazioarekiko.

Gipuzkoak du Euskal Herriko autonomo tasarik handiena langile kopuruarekiko: %25,2. Bigarrena Bizkaiak du: %20,4. Nafarroan, langileen %18,8 dira autonomoak; Araban, %15,7; eta Iparraldean, %15,5.

Gaindegiak interpretatzen duenez, lurraldeen arteko desberdintasunak "tokian tokiko egitura ekonomiko eta lan harremanen erregulazioaren eraginez". Gaineratzen duenez, "langile autonomoen kontzentrazio handienak egitura ekonomiko ahuleneko zonaldeetan daude". Autonomoen "egonkortasun ekonomiko hauskorraz" ohartarazten du Gaindegiak, autonomoek dituztelako formazio eta hobekuntzarako "aukera gutxien" gaur egungo egoeran; eta, bestalde, eurek dituzte lana eta familia bateratzeko "zailtasunik handienak". "Beraz, aztertzekoa da langile mota honen egoera, presentzia eta balizko arriskuak geroko euskal egitura produktiboan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak