Gaur banatuko dituzte AEDren Arrasate Literatur Lehiaketetako sariak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mai. 13a, 14:04
Iazko sari banaketa ekitaldia, Kulturateko areto nagusian.
AEDren Arrasate Literatur Lehiaketen 27. edizioari amaiera emateko sari banaketa ekitaldia gaur, martitzena, egingo da, Kulturateko areto nagusian (18:30). 135 lan jaso dituzte: 84 ipuin, 26 poema eta 25 bertso-paper. Parte hartzearekin pozik daude antolatzaileak; albiste barruan, finalista guztiak.

Esandako moduan, guztira 135 lan aurkeztu dira 27. edizio honetara: 84 ipuin, 26 poesia eta 25 bertso-paper. Parte hartzearekin pozik dago AED: "Alde batetik, iazko lan kopuru altu mantentzea lortu dugu. Bestetik, Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko ikasleen parte hartzea egonda, lehiaketa honek eskualde mailan oihartzuna hartu du". 

Ez da dena positiboa izan, hala ere: "Bost sari banatzeke geratuko dira, lanik aurkeztu ez delako edo aurkeztu direnak epaimahaiak eskas baloratu dituelako".

Epaimahaiak "adostasun handiz" hartu ditu erabakiak

AEDren arabera, sarituak izan diren lanak "nahiko garbi" nabarmendu dira besteen gainetik: "Epaimahaiak adostasun handiz hartu ditu erabakiak".

John Andueza gonbidatu

Azken urteetako ohiturari eutsiz, gonbidatu berezi bat izango da aurten ere Kulturateko sari banaketa ekitaldian: John Andueza idazlea etorriko da.

Era berean, AED elkarteak epaileen laguntza eskertu gura du. Epaimahaia generoka antolatzen da eta bi multzotan banatzen dira: Batetik, Herri Eskola, Arizmendi eta Institutuko irakasleen iritziak daude,  eta bestetik, genero bakoitzean adituak diren pertsonenak: "Ez dira izen handikoak, baina bai bertsozale eta literaturazale amorratuak. Eskerrik asko guztioi!", diote. 

Finalisten zerrenda

Ipuinen atalean: Joseba De la Maza, Maria Oses, Naia Zuazubiskar, Alaitz Beltran de Heredia,  Ane Arrieta, Amaia Telleria eta Nerea Gil.

Poesian: Ane Santa Cristina, Lorea Rodriguez, Marixe Ruiz de Austri, Letona, Zuazubiskar eta Gallastegi

Bertso-paperetan: Olatz Zuazubiskar, Ruiz de Austri, Oihana Arana, Mikel Etxezarreta, Marixe Ruiz de Austri eta Biteri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak