Google-ek 24 Lexus RX450h auto ipini ditu errepidean azken urtebetean eta software-ari garapenak egiten jardun dute. Azaldu dutenez, sistema gauza da "gizakiak ez bezala, ehunka objektu, egoera eta seinale aldi berean kontuan hartzeko, neke izpirik gabe eta arreta galtzeke". Google-etik nabarmendu dute auto horiek, modu automatikoan zihardutela, ez dutela istripurik izan batere, guztira ibilitako 1.260.000 kilometroetan. Sistemarekin segurtasuna jada bermatu dutela diote eta proiektuak aurrera jarraitzen duela.