Hauste hidralikoaren bitartez mineraletan dauden 'gas ez konbentzional' deritzatenak askatzean datza fracking delako teknikak. Eztabaida sustatu eta arreta piztu gura dute ibarreko zenbait lagunek, teknika horretatik erator litezkeen ondorioei buruz. Sinadurak jaso zituzten atzo Eskoriatzan, 131, eta bihar hitzaldia egingo dute Arrasateko gaztetxean 19:00etan.
Jaurlaritzara eroan gura dute eztabaida eta Herri Ekimen Legegilea bultzatu gura dute planen aurka. Diotenez, Gipuzkoan ez dago ardura handia oraindik "informazio gabeziarengatik" baina Deba ibaiak zeharkatzen dituen herri gehienetan, "Aretxabaletatik Mendarora arte", gauza litezke balizko ustiaketan. Esplotazio proiektuetako baten Sustraia delako eremuan aurkitzen dira Arrasate, Bergara eta Aretxabaleta, sinadura-batze taldeko kideetako batek azaltzen duenez. Kideek salatzen dutenez, fracking-ean gasak askatzeko, gehigarri kimiko kaltegarriz jositako ur kopuru eskerga erabiltzen da. Halaber, jakinarazi dute aurreko astean bertan fracking osin batzuen ondorioz sortutako kalteengatik ordainarazten duen lehen epaia ezarri berri dela Texasen.