EPAren eguneraketak okertu egin du Euskadiren langabezia tasa: %16,58

Leire Kortabarria 2014ko api. 29a, 10:09

Populazio Aktiboaren Inkesta (EPA) eguneratu egin dute, 2011ko populazio-zentsuaren datua erabilita. Horrek okertu egin du Euskadiren langabezia datua, eta 2013ko tasa %15,76tik %16,58ra pasatu da.

Hego Euskal Herria eta Espainia hartuta, alderantziz gertatu da: 2013ko langabezia tasa %26,03tik %25,73ra murriztu da, baina langabe gehiago daude: 39.300 gehiago. Denetara, 5.935.600 langabe daude Espainian, EPAren datuaren arabera. Euskadin ere langabe gehiago dago: 158.400 zen lehengo datua, eta 173.300 da oraingoa. Enplegua dutenak 846.700 ziren lehengo ereduaren arabera, eta 872.000 dira orain.

Espainiako populazio aktiboa 23.070.900 lagunek osatzen dute; hau da, horiek dira lanean edo lan egiteko moduan, lan bila daudenak. Lehengo zenbaketa moduan baino 416.400 pertsona gehiago dira. Euskadin, 40.300 aktibo gehiago daude, 1.045.300 denetara.

Aurreko datua, 2001ekoa

EPAren eguneraketak aldaketak eragin ditu bere aldagai nagusietan: populazio aktiboa, okupazioa eta langabezia. Populazio eta etxebizitza datuak aldatu egin dira, 2011ko zentsuko datuak erabiliko direlako aurrerantzean. 2011ko zentsuaren arabera, 16 urtetik gorako 38.543.200 lagun daude Espainian, 2001ean baino 421.400 gehiago; Euskadin, 1.813.600 dira 16 urtetik gorako biztanleak, 2001ean baino 41.900 gehiago. Horrek nabarmen aldatzen ditu langabezia tasak.

INEk, Espainiako Estatistika Erakundeak azaldu duenez, populazio zifrak aldiro-aldiro eguneratu behar dira eta hala egiten da populazioaren gaineko inkesta guztietan.

2014ko langabezia datuak apirilaren 29an da ematekoa INE.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak