90 aitzindari hautatuko dira lehen '.eus' domeinu-izenak izateko

Imanol Gallego 2014ko api. 27a, 10:05

.eus domeinua aurkeztu zuten ekitaldia. / www.puntoeus.org
'.eus' domeinuak 90 aitzindari izango ditu, 90 webgune, 6 hilabetez ikusgarri izango diren '.eus' domeinu-izen bakarrak izango direlarik. Hortaz, 90 domeinu-izen horietako bat eskuratu eta aitzindari izan nahi duten norbanako, elkarte, instituzio publiko eta enpresek proposamen bat bidali beharko dute

Aitzindarien Programaren helburu nagusia .eus domeinuaren sustapena da. Aitzindari izateko interesa dutenei lehen 90 .eus domeinu-izenen artean egoteko aukera eskaintzen die. Fase esklusibo honetan parte hartzeak ekarpen ekonomiko berezia suposatuko du, ekarpen hori finantzarioa edo espezietan egin ahalko delarik (edota bien konbinazio bat). Honek, bide batez, .eus domeinuaren proiektua ekonomikoki laguntzea ere ahalbidetuko du.

Horretarako, 4 multzo ezberdin definitu dituzte eta multzo bakoitzaren izaeraren arabera, ekarpen ekonomiko minimoa ezarri dute.

  • Norbanakoak: Norbanakoen webguneak, oro har. (300 euro)
  • Euskara eta euskal kulturaren sustapena aktibitate nagusi duten entitateak:Euskararen sustapenerako elkarteak, euskal kulturaren sustapenerako elkarteak, editore eta liburu-dendak, idazleak, itzultzaileak, interpretariak, entitate artistikoak, kultura herrikoia/tradizioa sustatzen duten entitateak, museoak, kirol-elkarteak, herri mugimendua, sektore akademikoa eta abar. (500 euro)
  • Instituzio publikoak eta hauengandik eratorritako erakundeak: Autonomia, komunitate, herrialde, herri eta udalerriak. Erakunde politiko eta sozioekonomikoak. Partidu politikoak (kargu nagusienak betetzen dituzten pertsonen izenak barne), sindikatuak, patronalak, profesionalen elkargoak eta elkarteak. (3.000 euro)
  • Enpresa eta hedabideak: Mota guztietako enpresak eta hedabideak. (5.000 euro)

Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 30ean bukatuko da eta info@domeinuak.eus helbidera bidali behar dira. Izen-emate hori errazteko proiektuaren webgunean baldintza guztiak zehatz-mehatz azaltzen dituen dokumentu bat ere egongo da.

Abiarazte-aldia

Bigarren fasea Abiarazte-aldia da. Abiarazte-aldia lehentasunezko fasea da eta .eus komunitateari hertsiki lotutako elkarte, enpresa eta instituzio publikoen domeinu-izenei bideratua dago, euren domeinu-izenak eskatzeko eta babesteko balioko duelarik.

Fase Irekia

Fase Irekiak .eus domeinuen erregistroa publiko orokorrari irekiko dio. .eus domeinua komunitate oso baten domeinua da. Komunitate indartsu eta oparoa, Interneten merezi duen ikusgarritasuna lortu duena. Ahalegin handia egin dugu hau guztia lortzeko eta aitzindarien faseak .eus domeinu-izen bat eskuratzen lehenenetakoaa izateko aukera eskaintzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak