Diputatu nagusiaren egoerak onera egin du eta plantan dago

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko api. 26a, 18:50

Martin Garitano.
Diputatu nagusi Martin Garitano larrialdi zerbitzuetatik plantara eraman dute dagoeneko bere osasun egoerak hobera egin duelako. Gaurko gaua obserbazioan igaroko du.

Medikuak probak egiten aritu zaizkio arratsaldera arte ondoezak zer eragin dion jakiteko, baina egin beharreko azterketa guztiak ez dira oraindik amaitu. Horregatik gaurko gaua obserbazioan igaroko du diputatu nagusiak.

Hala ere, bere osasun egoerak nabarmen egin du onera. Plantara eraman dute, senitartekoekin batera dago eta Foru Gobernuaren ordezkaritza murritz baten bisita jaso du. Medikuek atsedena agindu diote.

Gaurko ikurrinaren omenezko ekitaldian diputatu nagusia ondoezik sentitu ostean herritarrek erakutsi duten berotasuna eta elkartasuna nabarmendu nahi ditu Foru Gobernuak eta biziki eskertu nahi du hedabideetako kazetariek erakutsitako errespetua. Bide batez, herritarrengandik zein hainbat erakundetatik jasotako elkartasun mezuak ere eskertu nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak