Kontxako hondartza desager daiteke mende honen amaieran

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko api. 23a, 09:12

Artikoaren urtzearen ondorioak Kontxako hondartzan. (Greenpeace/ Pedro Armestre/ Mario Gómez)
Argazki ikusgarriak argitaratu ditu Greenpeace erakundeak 'Salba dezagun Artikoa' kanpainaren baitan.

Lurralde artikoko izotza urtzen ari da eta Greenpeace erakundeak ohartarazi duenez 2007an egindako txostenak aurreikusitakoa baino azkarrago ematen ari da prozesu hori. Salba dezagun Artikoa izena daraman sinadura bilketa kanpaina abiarazi du erakundeak, eta inpaktu bisual handiko argazkiak argitaratu ditu.

Greenpeace erakundetik diote neurririk hartu ezean mende amaierarako Mediterraneo itsasoaren maila metro erdi inguru igoko dela eta itsasertzak 500 metro egingo duela atzera. Marbella, Benidorm edo Murtziako La Manga del Mar Menor desager daitezke.

Gure kostaldean ere eragina izango luke Artikoaren urtzeak. Donostiako Kontxako hondartza, esaterako, desagertu egingo litzateke Greenpeace erakundearen esanetan.

Petrolio-putzuak eta arrantza

Greenpeace erakundeak Artikoa babesteko deialdia egin du. "Erabakiak hartzeko denbora gutxi dago", adierazi du Mario Rodriguez zuzendari exekutiboak. Eta Mariano Raxoiren gobernuari eskatu diote jarreraren bat hartzeko.

Arrantzarako kala berriak zabaldu gura dituzte Artikoan zenbait gobernuk eta Errusia, esatera, hasita dago bertako petrolio-putzuetatik ateratako erregaia garraiatzen. Artikoaren urtzearen atzean dauden interes ekonomikoak salatu ditu Greenpeacek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak