'.eus' domeinua duen lehen webgunea sarean da

Jon Berezibar 2014ko apirilaren 15a

PuntuEus fundazioak aireratu du lehen webgunea '.eus' domeinuarekin erregistratuta: Domeinuak.eus. Duela ia urtebete ICANN erakundeak domeinua baimendu eta gero, laster irekiko da domeinu horrekin guneak erregistratzeko epea.

Iazko ekainean onartu zuen ICANN domeinuen erregulaziorako erakundeak .eus domeinu izendapena baimendutakoen zerrendan sartzea. Hala euskarazko nola euskal kulturari lotutako guneentzako domeinu izendapena izango da .eus eta PuntuEus fundazioaren bitartez bideratu beharko dira erregistro berriak. Erreserbarako epea noiz zabalduko den ez dute oraindik jakinarazi Fundazioakok eta baldintza bakarra euskarazko edukiren bat ala, osterantzean, euskal kulturarekin lotutako webgunea beharko du izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak