Arantza Tapia: "Aro itxaropentsua ireki da Fagorrek Euskadin dituen markentzako"

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 11a, 13:20
Garapen Ekonomikorako sailburu Arantza Tapiak adierazi du, Fagor Etxetresnetako konkurtso prozesua "konplikatua" izan arren, Donostiako epaitegi batek Cevitali argi berdea eman izanak Fagorrek atzerrian dituen markak erosteko, agertoki "itxaropentsua" irekitzen duela taldearen Euskadiko lantegietako batzuetako aktibitatea eta enplegua mantentzeko.

"Agertoki hobeago bat ireki da sufritzea egokitu zaien eta oraindik ere ezjakintasun egoeran jarraitzen duten familia horientzako", azaldu du Tapia sailburuak.

Modu horretan mintzatu da Donostiako 1. Merkataritza-epaitegiak Cevital talde aljeriarraren hasierako eskaintza onartu izanaren harira. Eta horri gehitu dio, Cevitalek eta CNAk euskal markak erosteko erakutsi duten interesari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak "arretaz eta zorroztasunez" jarraituko duela gaia, lanpostu kopururik altuena eta industria jarduerarik handiena bermatzeko helburuarekin.

Era berean, azpimarratu du gaurko egunera Fagorrekiko interesa erakutsi duten enpresek "enpleguaren aldeko apustu sendoa eginez" euren proposamenak erregistratu ahal izana albiste "ona" dela.

Erlazionatuak

Argi berdea Cevitalen eskaintzari

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 11 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak