Fagor Etxetresnen likidazio plana aurkeztu dute administratzaile konkurtsalek

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 10a, 15:56

Gaur aurkeztu dute, Donostiako 1. Merkataritza-epaitegian. Hala jakinarazi diote kooperatibatik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari; Fagor Etxetresnak taldearen eta Basauriko Edesa filialaren likidazio planak erregistratu dituzte. Kooperatibaren konkurtso prozesua zuzentzen ari den Pedro Jose Malagon epaileak 15 egun ditu orain plana onartzeko.

Behin plana onartuta, ikusgai jarriko da, gura dutenek interesekoak iruditzen zaizkien unitate eta ondasunekiko eskaintzak egin ahal izan ditzaten. Momentuz, bi taldek erakutsi dute interesa: Cevital aljeriarrak eta CNA kataluniarrak.

Likidazio Plana

Zehazki, likidazio planean Fagor Etxetresnetako eta Edesako aktiboen salmenta hiru bloke nagusitan bereiztu da. Lehen fase batean, enpresak osorik saltzeko eginiko eskaintzak aztertuko dira eta bigarren fase batean unitate produktiboengatik eginiko eskaintzak. 25 egun egongo dira horretarako, eta ondoren, aktiboekin lotutako beste fase batzuk egongo dira.  

Fagor Etxetresnen,  Edesaren eta unitate produktiboen, salmentei dagokionez, eskaintzaileen seriotasuna eta kaudimena garantizatuko den prozesu bat egongo da, eta eskaintza onena hartuko da kontuan.

Likidazio plan honen helburua da jarduera industriala berriz martxan jartzea, ahalik eta lanpostu gehien kontserbatu ahal izateko.

Eskaintzak

Cevitalek, hain justu, "eskaintza loteslea" aurkeztu zuen atzo epaitegian, Eskoriatzako eta Garagartzako lantegiak erosteko. Bere produktuak Cata, Nodor eta Apelson marken bitartez komertzializatzen dituen Kataluniako taldea 16 milioi euro ordaintzeko gertu azaldu da, eta bere asmoa litzateke Debagoieneko bi lantegi horietako aktibitateari eta 500 lanposturi eustea.

Cevitalek, bere aldetik, Fagor Brandt-ekiko –kooperatibaren Frantziako filiala– eta Fagorren nazioarteko markekiko interesa erakutsi du, baita Eskoriatzako eta Garagartzako lantegiekiko ere, CNAk moduan.

 

Erlazionatuak

Argi berdea Cevitalen eskaintzari

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 11 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak