Prisa eta Mediapro elkartuta, interneteko kirol emanaldien aurka

Julen Aperribai 2014ko api. 8a, 16:30
Diru asko mugitzen du egun futbolak telebistan.
Kirol emanaldien eta, bereziki, futbol partiduen gaineko eskubideek polemika pizten jarraitzen dute. Izan ere, Prisa eta Mediapro komunikazio taldeek bat egin dute sarean kirol emanaldiak dohainik eskaintzen dituen Rojadirecta webgunearen aurka egiteko.

Orri honek eta bere Android-eko aplikazioak geroz eta erabiltzaile gehiago ditu. Horrelako webguneetan nahikoa da interneterako sarbidea izatea telebistan ordaindu beharko liratekeen ekitaldiak ikusteko. 

Web orri horiek erabiltzen dituzten pertsonen kopurua Real Madrid eta Bartzelona taldeek jokatutako partiduan nabarmen igoko zen beldurra zuten komunikazio talde nagusiek. Hortik etorri zen norgehiagoka sarean jarraitzeko aukera ematen zuten webguneen aurka izan zen erasoa. Horren ondorioz, sareko 1000 zerbitzari inguru blokeatu edo itxi egin ziren, erabiltzaile asko hain esperotako partidua jarraitzeko aukerarik gabe utziz.

Muga jartzeko beharra

Aurrerantzean ere webguneari nolabaiteko muga jarri asmoz, eduki digitalen eskubideez arduratzen den Iproaded enpresa teknologikoa kontratatzea erabaki dute Prisak eta Mediaprok. 

Iproaded Rojadirecta erasotzeko gai izango litzateke zabaldutako informazioaren arabera. "Pirateriaren aurka egin eta egile eskubideak babesteko" nahikoa baliabide badituztela diote beraien webgunean. Hala ere, inolako erasoren atzean daudela dioen informazioa "okerra" dela argi utzi nahi izan du enpresak hainbat medioetara bidalitako gutun baten bidez. Gutunak dioenez enpresa honek "ez du inoiz eraso informatikorik aurrera eraman bere helburuak lortzeko, ezta horrelakorik egiteko agindurik jaso ere". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak