Fracking-aren aurkako sinadura bilketa zapatuan Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 8a, 16:04
Fracking edo haustura hidraulikoaren aurkako taldeek Herri Ekimen Legegilea bideratu nahi dute, gasa ustiatzeko teknika hori debekatu dezaten Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian edo Nafarroan egin duten bezala. Fracking-aren kontrako sinadurak batuko dituzte, Erramu zapatuko ferian.

Iniziatiba martxan dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoan 30.000 sinadura bildu beharko dituzte gutxienez, alderdiek Legebiltzarrean gaia eztabaidatu dezaten.

Araban indar "handia" du fracking-aren aurkako mugimenduak. 2012an manifestazio "erraldoi" bat egin zuten Gasteizen, teknika arriskutsu horren aurka, eta momentuz hastear zeuden zundaketak geldiaraztea lortu bazuten ere, badirudi berriz ekiteko asmoa dutela.

Debagoiena ere fracking-aren eremuan dago bete-betean eta, horren kontrako mugimendutik diotenez, ez  litzateke harritzekoa izango edozein momentutan zundaketekin hastea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak