Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatu Jon Peli Uriguenek enpresa munduari Aldundiak emango dizkion laguntza lerroak aurkeztu ditu gaur. Aurkezpenean, Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendari Oscar Usetxik eta Lurralde Garapeneko zuzendari Pedro Iturbek hartu dute parte.
Guztira, Gipuzkoako Foru Aldundiak 24,5 milioi euro jarriko ditu Lurraldeko enpresen eta ekimen berrien eskura, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru laguntzak osatzeko –hura da ekonomia sustatzeko esparruan eskumena duena–.
Sei ardatz nagusi
Foru laguntzen programak sei ardatz nagusi izango ditu:
1. Ekimen berriak, enpresa berriak: 2.325.000 euro
Ekintzailetza sustatzea.
- Txekin. (Enpresa berriak sortzeko laguntza) 500.000 euro.
- Emekin. (Emakumeei enpresa berriak sortzeko laguntza) 270.000 euro.
- Txekintek + Barnetekin. (Oinarri teknologikoa duten enpresa berriak sortzeko laguntza) 800.000 euro.
- Mikroenpresak. (Merkatuan bi eta bost urte bitartean daramatzaten mikroenpresei laguntza) 255.000 euro.
- Traktore-Start-Up izan nahi duten enpresa sortu berrientzako laguntza. 500.000 euro.
2. Lehiakortasuna hobetzen: 12.100.000 euro
Enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak.
- Zailtasunak dituzten enpresa txikientzako txoke plana. 6.000.000 euro.
- Kudeabide. Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien arteko plana, kudeaketa aurreratua sustatzeko. 300.000 euro.
- Elkarrekin hobe. Enpresen Elkarlana. Enpresen arteko lankidetza sustatzeko. 1.000.000 euro.
- Internazionalizazioa. 3.700.000: atzerrian ekoizpen ezarpenak egin eta produktu berriak nazioarteko merkatuetara eramateko, 1.200.000 euro; eta enpresa txiki eta ertainak enpresa traktoreekin lankidetzan internazionalizatzeko, 2.500.000.
- Merkataritza eta turismoa. Eraldaketa eta belaunaldien arteko erreleboa sustatzea. (*) 750.000 €
- Eskulangintza sektorea sustatzea. 350.000 €
3. Berrikuntza eta Konpromisoa: 3.460.000 euro
- Antolamenduko era berriak bilatzen. I+G+B sustatzea erakundeetan (langileen parte hartzea, belaunaldien arteko erreleboa…) 1.660.000 euro.
- Antolamenduko era berriak ezartzen. 1.800.000 euro.
4. Talentua eta Ikaskuntza: 2.260.000 euro
- Atzerrian gaitasunak eskuratzea. Atzerriko enpresetan praktikak egiten dituzten Gipuzkoako ikasleentzako bekak. 1.000 euro hilean, sei hilabetez. 600.000 euro.
- Atzerrian lortutako eta garatutako talentua Gipuzkoako enpresentzat berreskuratzea. 20.000 euro arteko diru laguntzak Gipuzkoako enpresek eta klusterrek kanpoan lanean ari diren gazteak kontratatzeko. 400.000 euro.
- Bizitza osoko ikasketak. Berrikuntza ikasteko eredu berrietan. 500.000 euro.
- Bizitza osoko ikaskuntza. Ikasteko eredu berriak aplikatzea. 760.000 euro.
5. IKT: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak: 1.326.000 euro
- Berrikuntza digitala: Gipuzkoa@IKTBerrikuntzaDigitala. Sistema informatiko berriak sustatzea. 550.000 euro.
- Smart Gipuzkoa: Smart teknologiarekin zerikusia duten garapen berriak sustatzea. 250.000 euro.
- Smart Lab Gipuzkoa. Smart teknologiekin zerikusia duten Livin Lab proiektuak sustatu eta ezartzea Gipuzkoan. 500.000 euro.
- Galileo Masters lehiaketa: Galileo europar satelitearen erabilerei buruzko proiektuak. 20.000 euro.
- gipuzkoAPP’s Gailu mugikorretarako aplikazioen lehiaketa. 6.000 euro.
6. Zientzia eta Teknologia: 3.000.000 euro
Ikerketa eta garapena sustatzea I+G eta inbertsio proiektuei lagunduz.
Informazio bilera, Arrasaten
Laguntza multzo hori aurkezteko, hainbat informazio bilera egingo dira gaurtik hilaren 15era bitartean. Arrasaten izango da horietako bat: hilaren 14an, 18:30ean, kultura etxean.
Bilera horietan izango dira Martin Garitano, diputatu nagusia; Jon Peli Uriguen, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatua; Oscar Usetxi, Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendaria; Lore Martinez Axpe, Informazio Gizarterako Sistemen zuzendaria; eta Pedro Iturbe, Lurralde Garapeneko zuzendaria.
Informazio bilera horietara joan nahi duenak telefonoz deitu dezake (943 11 22 75), edukiera arazorik ez izateko, edo bidelaguna@gipuzkoa.net helbidera idatzi.