Windows XP sistema eragilearen amaiera gero eta hurbilago dago

Julen Aperribai 2014ko api. 2a, 18:23
Erreferente bat bihurtu du Windows XP.

Microsoftek ez du Windows XP sistema eragilea teknikoki sostengatuko apirilaren 8tik aurrera. Egun horretatik aurrera, sistema hau duten ordenagailuak ez dira eguneratuko. Hala, segurtasun arazo gehiago izateko arriskua edukiko dute. 

Iberiar penintsulako Microsofteko arduraduna den Fernando Calvok EFE agentziari esandakoaren arabera, "XP-a duten ordenagailuek ez diote bat-batean funtzionatzeari utziko, baina birusak eta segurtasun arazoak izateko arriskua handiagoa izango dute". Erabiltzaileei urte guzti hauetan "oso ona eta funtzionala" dela erakutsi duen sistemari eskainitako fideltasuna" ere eskertu zien. 

Oraingo salduena 

Enpresa ezagunaren sistema eragile arrakastatsuenetako bat da Windows XP. 2001ean sartu zen merkatuan eta espainiar estatuan oraindik ere 4 milioi ordenagailutan instalatuta jarraitzen du. 

Microsoftek merkatuan izan dituen sistema eragile salduena da. Datu ofizialik egon ez arren, 60 milioi lizentzia inguru saldu zirela kalkulatzen da. Erabiltzaile askok ekipamendu informatikoa berritu edo sistema berriago bat instalatu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak