Langabezia datuak zertxobait txarrera egin du martxoan: 17 langabe gehiago

Leire Kortabarria 2014ko api. 2a, 10:09
Beharginak lanean Eskoriatzan.
Langabezia tasak berdintsu jarraitzen du Debagoienean martxo bukaeran: %12,78, otsailean %12,72. Hain zuzen, beste 17 lagunek eman zuten izena Lanbideren bulegoetan enplegu-eskatzaile gisa.

Batez ere Arrasaten handitu zen langabezia martxoan: 23 langabe gehiago (%15,86tik %16,11ra). Langabe gehiagorekin bukatu zuten hilabetea Elgetak (48 langabe, otsailean baino bi gehiago), Eskoriatzak (269 langabe, bost gehiago) eta Leintz Gatzagak (10 langabe, bi gehiago).

Herriz herri, hauek dira datuak:

    •    Antzuola: 102 langabe (-3), %9,35 (-0,27)
    •    Aretxabaleta: 367 langabe, %10,85 (=)
    •    Arrasate: 1.669 (+23), %16,11 (+0,25)
    •    Bergara: 850 (-5), %12,12 (-0,07)
    •    Elgeta: 48 (+2), %8,86 (+0,37)
    •    Eskoriatza: 269 (+5), %13,21 (+0,25)
    •    Leintz Gatzaga: 10 (+2), %7,41 (+1,48)
    •    Oñati: 493 (-7), %9,39 (-0,14)
    •    Debagoiena: 3.808 (+17), %12,78 (+0,06)

Euskadin ere txarragoa izan da martxoko langabezia datua: 2.112 langabe gehiago, otsailean baino 1,20 puntu gehiago. Martxo bukaeran, 178.148 pertsona zeuden lan-eskatzaile gisa izena emanda, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak aditzera eman duenez.

Espainian, martxo onena 2006tik

Espainiari dagokionez, kontrako joera izan dute datuek, eta otsailean baino 16.620 langabe gutxiagorekin bukatu zen hilabetea, 2006. urtea ezkero martxoan izan den beherakadarik handiena. Gaur egun, 4.795.866 langabe daude. Zortzi hilabetez jarraian egin du behera langabeziak, 1999. urtetik gertatzen ez zen fenomeno bat.

Normalean, martxoan hobera egiten du langabeziak, baina, krisialdiko urte gogorrenetan, kontrakoa izan zen, eta handitu egin zen, bereziki 2009an, 124.000 langabe gehiagorekin.

Sektoreka, langabe gutxiago egon dira eraikuntzan (13.892 gutxiago, -2,1 puntu gutxiago), industrian (5.565, -1,1 puntu gutxiago) eta zerbitzuetan (21.208 langabe gutxiago, -0,69 puntu gutxiago).

Erkidegoka, langabe gutxiago erregistratu ziren Valentziako Erkidegoan eta Katalunian, eta gehiago, beste lautan, batik bat Andaluzian eta Euskadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak