24 lan jaso dituzte aurtengo edizioan. Horien aniztasuna azpimarratu dute antolatzaileek eta baita kalitatea ere, urtetik urtera gora doala esanez; eta twitterren izandako jarraipen eta oihartzuna ere nabarmendu dituzte. 26.000 lagunek baino gehiagok bisitatu dute www.bertsomovieda.com webgunea.
Lan sarituak
- Bertsorik onenak (250 euro): Sar dadila kalabazan (Jon Martinen bertsoak).
- Publikoaren saria (500 euro): Sar dadila kalabazan (Beira taldea eta Izaskun Bernedo).
- Gazteetan 2. saria (100 euro): Bertsotan non… eta ikastolan! (Zurriola Ikastola).
- Gazteetan 1. saria (300 euro): Handitan bertsolari izan nahi dut (Etxe beltz bertso-eskola).
- Helduetan 2. saria (350 euro): Bertsofrikia (Gero Pentzauku Produkxions).
- Helduetan 1. saria (1.000 euro): Paradisua lurpean (Lander Garro eta Maddalen Arzallus).