Harrera ona izan du Euskalmeten mugikorrerako aplikazio berriak

Julen Aperribai 2014ko mar. 31a, 08:00
Aplikazioaren aurkezpen ekitaldia, Euskalmeten zentroan.
Astebetean 15.000 deskarga baino gehiago izan ditu zerbitzuak. Gaur egungo teknologietara egokitzeko asmoz jarri dute martxan.

Erantzun ona jaso du Euskalmet meteorologia agentziak martxan jarritako App berriak. Azkar lortu du 15.000 deskarga kopurua gainditzea eguraldiaren informazioa gure eskuko gailu teknologietara ekarriko digun zerbitzu honek. Guztiz doakoa izango da eta eskuragarri egongo da Android, iPhone eta BlackBerry sistema eragileetan. 

Aplikazio honi esker, erabiltzaileek eguraldiaren gaineko informazioa jaso ahal izango dute, Euskal Herriko edozein txokotan egonda ere. Mugikorrean edo tabletean abisu eta alerta meteorologikoen berri izateko aukera ere ematen du. Horretarako, erabiltzaileak momentu jakin bakoitzean non aurkitzen den jakinarazi diezaioke. 

App-ak eskaintzen duen beste funtzio bat radarraren seinalea zuzenean ikusteko aukera da. Modu horretan, prezipitazioak edo ekaitza noiz datorren ikusi dezake erabiltzaileak. 

 Teknologia berrietara egokitu

Ignacio Javier Orbe Díaz, Euskalmeteko prentsa arduradunaren arabera, "gaur egungo teknologia berrietara egokitzeko beharrari" erantzuten dio aplikazioak. "Agentziak Twitterren dituen jarraitzaile kopurua ikusita, zerbitzu praktikoago bat eskaini nahi genuen", dio. 

Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dagoen Euskalmeten zentroan egin zuten aurkezpen ekitaldia martxoaren 23an, Munduko meteorologia egunarekin bat eginez. Estefanía Beltrán de Heredia, Eusko Jaurlaritzako segurtasun kontseilaria, izan zen ekitaldian zehar jende aurrean hitz egin zuenetariko bat. Euskalmeten lana goraipatu zuen, "lan honek eguraldiaren gaineko informazioa egunean 24 ordukoa eta urtean 365 egunekoa" izatea ahalbidetzen duela adieraziz. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak