Martxan da bateriarekin dabilen lehenengo autobus elektrikoa

Julen Aperribai 2014ko mar. 21a, 12:00
Autobusaren irudi bat.
Dagoeneko 135.000 pertsonek erabili dute zerbitzua Brasilen, Sao Paulo kanpoaldean dagoen Diadema hirian.

Ohiko zerbitzuak eskaintzen dabil Brasilgo Diadema herrian munduko lehen autobus elektrikoa.  Martxoaren 5ean egin zuen lehen bidaia gainontzekoak baino isilagoa eta arinagoa den autobus honek eta egunero 170 kilometro inguru egiten ditu ordutik.  

Ibilgailuaren motorra eta egitura gehiena Brasilen egin badute ere, Japoniako Mitsubishi  konpainia egin da bateria eta hau kargatzeko sistemaren kargu. Egunean zehar bere ibilbidea behar bezala egin ahal izateko,  litiozko ioiez osatutako hamalau bateria ditu, gauean zehar 3-4 orduan kargatzen direnak. Telefono mugikor baten antzerakoa da kargatzeko modua. 

 Kutsadura gutxitzea helburu

Autobusak ingurugiroarekiko konpromisoa izan nahi duela  adierazi du Joaquim Lopes-ek, Sao Pauloko garraioaz arduratzen den EMTU enpresako presidenteak. Bere hitzetan "gisa honetako teknologia hirian sartzeak aireko kable asko kenduko ditu, kutsadura eta zarata gutxiagoko paisaia bat izango dugularik". 

Autobusak bere ibilbidean egiten dituen 11 kilometroetan 124 bidaiari inguru hartzen ditu. Horien artean dago Evanir Souza. Dagoeneko hasi da bera zerbitzu honen abantaila batzuk nabaritzen. "Ibilgailuaren soinua igogailu batenaren antzekoa da", dio berak. "Autobus ekologiko" izena eman dio, gainera. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak