Athletic eta euskara, bat eginda ipuin elektronikoen bilduma batean

Julen Aperribai 2014ko mar. 19a, 12:00

Aplikazioaren aurkezpena San Mamesen izan zen.
Eskuragarri dago Android eta IOS sistema eragileetan 'Lehoiak ametsetan' izeneko aplikazioa.

Mugikorrerako eta tableterako eskuragarri dago jada Lehoiak ametsetan aplikazioa. Zazpi ipuin elektroniko biltzen dituen bilduma bat da, Android eta IOS sistema eragileetarako egina. Maria Uriarte Bixenta izeneko satorra izango da protagonista. San Mamesen bizi da bera eta bertan ikusitako guztia haurrei kontatzeko irrikitan dago. 

Euskaltzaleen Topaguneak eta Athletic Club Fundazioak jarri dute martxan ideia hau. Euskara ardatz izanda, Athleticen historia eta baloreak euskaraz transmititzea da helburua. Gidoia eta ilustrazioak, berriz, Kirmen Uribe eta Asisko Urmenetaren esku egon dira, hurrenez hurren. Azpitituluak jartzeko aukera ere izango da.

Bestalde, hartzaileek Athleticekin lotutako istorioak bidaltzeko helbide bat jarri dute martxan. Istorio guztietatik bat aukeratuko eta app-era igoko da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak