'Istripuen Ekiditea eta Lehen Sorospenak Haurtzaroan' ikastaroa Bergaran

Miren Mujika 2014ko mar. 26a, 17:26
Apirilaren 7an hasiko da Bergaran biztanlego osoari irekia egongo den ‘Istripuen Ekiditea eta Lehen Sorospenak Haurtzaroan’ ikastaroa. Ikastaroaren iraupena astebetekoa da eta apirilaren 11n amaituko da.

Klaseak DYAko Ordezkaritzan izango dira, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara. Ikastaroaren programak haurtzaroan zehar istripuak saihesteko moduari heltzen dio, umeek ordu gehien pasatzen dituzten ingurune arriskutsuei, batik bat.

Halaber, ikastarora bertaratzen direnek haurren istripuen ondorioei (erorketak, erredurak, eztarriko trabamenduak, intoxikazioak…) aurre egiteko oinarrizko ezaguerak eskuratu ahal izango dituzte. Ezaguera hauek modu errazean eta entretenigarrian irakatsiko dituzte, teoria eskolak trebakuntza-praktikoko eskolekin txandakatuz.

Matrikularen kostua 60 eurokoa da, eskuliburu bat barne. Plazak mugatuakdira eta izena emateko edo jarduerari buruzko informazi osagarria jasotzeko, telefono honetara deitu behar da: 943 46 46 22.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak