"Hezkuntza mailatik kanpo dagoen erabaki horrek erregimen zapaltzaile eta diktatorial baten legitimatzea dakar, oinarrizko eskubideak urratzen dituena. Ekuatore Ginea bezalako estatuetan demokraziaren garapenean egin behar ez den guztia irudikatzen du Obiang-ek", dio Garitanok Hezkuntza Ministeriora bidalitako mezuan.
Gipuzkoako Foru Aldundia UNED-Bergarako patrono nagusia da eta, bere ustez, hezkuntza instituzio batek horrelako erregimen "zapaltzaileak" baztertu eta bere oposizioa azaldu behar die. Bere esanetan, "onartezina" da, Cervantes Institutuarekin elkarlanean, Teodoro Obiang-en bi hitzaldi programatu izana Bruselan, apirilean.